Gorakada antzerki konpainiak Feten Haurrentzako Arte Eszenikoen Europako Azokak banatzen duen ikuskizun onenaren sari nagusia jaso du, Ulisesen bidaia obragatik. Fran Lasuen eta Na Gomes musikariek, eta Aritza Rodriguez, Jose Cruz Gurrutxaga eta Javi Tirado antzezleek taularatzen dute lana, Julio Salvatierraren testua oinarri, Jose Carlos Garciaren zuzendaritzapean.
Zazpi urtetik gorako umeentzako antzerki ikuskizuna da Ulisesen bidaia:
Greziako Jainkoek, Olinpo mendiaren gailurretik, gizakien bizitzak gobernatzen zituzten. Beraiek erabakitzen zuten gizakiak babestea edo baztertzea, eta, horrela, eragin nabarmena zuten pertsonengan. Batzuk, hala ere, Jainkoen apetak desafiatzera ausartu ziren, eta, beren haserrearen biktima bihurtu ziren. Halaxe gertatu zitzaion Ulisesi. Poseidon Jainkoaren semea itsu utzi zuenean, Jainkoa iraindua sentitu zen eta Itakara itzultzea galarazi zion, Mediterraneo itsasoan noraezean utziz.
Ulisesen kontakizuna bidaia baten istorioa da. Azken finean, bidaia bizitzaren metafora, zailtasunen kontrako borrokaren eta zailtasunak konpontzeko moduaren isla delako.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian