Gazteei zuzendutako beldurrezko eleberria da Katu (Elkar), Iñigo Antsorrena Dierezek (Azkoitia, 1993) Iñigo Dierez izen artistikoarekin sinatu duena.
Eleberriak Asier du protagonistetako bat, bullying-a jasaten ari da eskolan, bere gelako hiru ikaskidek bizitza izorratzen diote eta edozer egiteko prest dago haietaz libratzeko. Bat-batean, amets bat balitz bezala, katu beltz bat azalduko zaio, bere nahiak gauzatzeko prest: Asierrek nahi badu, katuak hil egingo ditu hainbeste sufriarazi egiten dioten malapartatu horiek. Horren truke, baina, protagonistak maite duen norbait ere bizidunen mundutik eramango du animaliak.
Dierezen lehenengo eleberria da Katu, aurretik telebistarako gidoiak idatzi izan ditu eta baita antzerkirako ere. Horren adibide dira, esaterako, Zurrunbiloa eta Pisu ez partekatua antzezlanetarako ondu dituenak. Gaur egun ETB3 kateko 3zpa4 saioko gidoilarietako bat ere bada.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian