Maider Oleagaren Muga Deitzen da Pausoa. Martxoaren 16an, 18:00etan.
2011an Donostiako Fermin Kalbeton kaleko 26. zenbakiko bigarren pisura lekualdatu zen Oleaga, bertan Elbira Zipitriak lehen euskal eskola ireki zuen, frankismo garaian. Politikaria, hizlaria, irakaslea eta euskararen defendatzaile sutsua izan zen Zipitria.
Josu Martinezen Jainkoak ez dit barkatzen. Martxoaren 16an, 20:00etan.
Milaka arma erosi zituen euskal antifaxistentzat. Bere bizia arriskuan jarriz, ehunka pertsonarena salbatu zuen. Franco hil zuen, ia. Lezo Urreiztietak bere bizitza harrigarria kontatzen digu, hil eta 40 urtera.
Marina Lameiroren Young & Beautiful. Martxoaren 17an, 20:00etan.
30 urteren bueltan euren iraganaren, orainaren eta etorkizunaren inguruan buruhausteak dituzten lau pertsona dira dokumental honen protagonistak. Gizarte sistema honek duen bizilegea ez dute ez onartzen, ezta ulertzen ere.
Film laburren ordezkariak, berriz, Etxepare Euskal Institutuak eta Filmategiak sustatzen duten Kimuak programaren 2018ko katalogoan bilduta dauden bost lan izango dira. Kataluniako euskal zinema jaialdian honakoak proiektatuko dituzte: Josu Martinezen Ama, Iban del Camporen Espedizio Handia, Miguel Ángel Jimenezen Kafenio Kastello, Sara Fantovaren No me despertéis eta Pello Gutierrezen Zain.
1979. urtean sortu zen Bartzelonako euskal Etxea eta orduz geroztik euskal kulturaren erreferentea da Bartzelonan zein Katalinia osoan. ZinemaldiaCat-erako sarrerako eta onformazioa hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian