Hamalau urtetan zehar idatzitako hainbat testu jaso ditu Angel Errok (Burlata, 1978) kaleratu berri duen Lerro Etena (Elkar) liburuan. Idazleak 2005ean argitaratu zuen Gorputzeko humoreak, bere azken poesia liburua.
Batez ere kontu literarioak, pertsonalak, intimoak batzuk, hausnarketarako aukera ematen duten beste batzuk…”, dira lan berri honetan jaso dituenak. Bertan topa litezke kultur giroari buruzko gogoetak, familia-kontuak, gorabehera sentimentalak, osasunari edo lanari loturiko kezkak, irakurketak, iruzkinak, txantxak…
Errok aitortu duenez, hasiera batean, liburu batean biltzekoak ez ziren idatziak ere jaso ditu lan berrian, “testu horiei forma ematen saiatu naiz” eta dietario moduko honetan txertatu ditu. “Azken finean “ni naiz, baina ez lerro zuzen bezala, baizik eta lerro eten bezala, elipsiaren lurraldean”.
Ez da ezohikoa idazle batek bere kaierean apuntatzea egunean eguneko gertakariak eta burutazioak. Oharrok, sarritan, kalitate literario nabarmena dute gainera, baita irakurleentzako interes eta jakin-mina ere: hortik sortu ohi da dietario horietako aitorpenak liburuan bildu eta zabaltzeko usadioa, Europako literaturetan aspalditik datorrena baina Euskal Herrian oso gutxitan landua.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian