Argazkia: Zazpi senideko
Hurrengo ostiralean, hilak 12, Zurrunbilo jaialdiak ateak irekiko ditu Gasteizeko Baratza aretoan. Hiru egunez, igandera arte, hain zuzen ere, euskal arte eszenikoen inguruko jaurdunaldi profesional hauetan, programatzaile eta euskal antzerkiaren inguruko agenteek parte hartuko dute.
Baratza aretoak eta Atx Teatroak elkarlanean bultzatutako jaialdia da Zurrunbilo.
Egitaraua:
Apirilak 12
19:00- Inondik inora, Benetan be
Apirilak 13
16:00- Euskal arte eszenikoen inguruko topaketa profesionala (Baratza + ATX Teatroa)
20:00- Agur eta Dolore, Kamikaz Kolektiboa. & TTak Teatroa
Gorpuztu“, Doos Kol_Eva Guerrero
Apirilak 14
19:00- Zazpi senideko, Axut Artedrama – Le Pettit Theatre de Pain
Baratza Aretoa Arte Eszeniko Garaikedeentzako eta orokorrean Kulturarentzako espazio bat da. Artistentzako eta artistekin eraikiko den luzarorako proiektua, beti ere publikoarekin eta inguratzen duen komunitatearekin erlazioan. Horrela saiatzen dira tendentzia artistiko berriak ikusle guztiei ulertarazten eta baita Gasteizen ezkutuan dauden adierazpen kulturalei sostengua ematen ere.
Aretoaren filosofia ikerkuntza artistikoari, arte eszenikoen barruko esperimentazioari eta lan artistiko berrien garapenari lekua egitea da. Era berean, bertako artista eta artista internazionalekin trukea eta elkarlana bultzatzen dituzte, prozesu honetan ikusle-entzulea sartuz.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian