Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza jendez gainezka zegoela, heldu zen aurtengo mezuaren egilea. Maialen Lujanbiok lekukoaren barnean iritsitako testua plazaratu zuen, Garestik atera eta hamaika egunetara.
KLIKA! SISTEMA ERAGILEAN
21. KORRIKAn eskuz esku joan den lekukoaren barruko mezu gogoangarriak azpimarratu du euskara ez dela euskararen gauzetarako aplikazioa. Euskarak behar du herri honen Sistema Eragilean.
Hori dela eta, KORRIKA egiten dugu, lehenetik eta gerorantz. KORRIKA.
Egin, eragiteko. Eragin, eginarazteko.
Norbanakoak egin.
Herri-mugimenduek eragin.
Erakundeek eginarazi.
Egin, eragin, eginarazi.
Horren ondoren, AEKren Koordinatzaile Nagusiak, Mertxe Mugikak, bota zituen AEKren izenean 21. Korrika bukatu ondorengo lehen hitzak (hemen daude irakurgai).
Edurne Azkaratek eta Aitziber Perez de Karkamok gidatu zuten amaiera-ekitaldia. Iñaki Viñaspre Arabako bertsolari txapelduna ere igo zen oholtzara; eta VTR eta Urduri taldeek jendea dantzan jarri zuten aurtengo Korrikaren abestiarekin. Horiekin batera, Josune Fernandez dantza-txapeldunak ere hartu zuen parte ekitaldian.

You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian