Maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean eta 2an izango da Donostiako Olatu Talka jaialdia eta dagoeneko, egitaraua osatuko duten ekimenak ezagutzera eman dituzte. Lehenengo xehetasunak diren arren, jaialdi sendoa, anitza, irekia eta parte hartzailea aurreikusten da, antolatzaileen arabera.
10. urteurrena izanda, jaialdiak osatutako ibilbidea azpimarratu nahi izan da eta horrek Alderdi Ederren jarriko den gunean izango du isla. #HiriaEgin leloari eutsiko dio Olatu Talkak, hamar jaialdi hiria egiten, hiritarrekin elkarlanean, hiria eraldatzen eta kultura, artea, musika… espazio publikora ateratzen.
Arte luminiko jaialdia Memoriaren parkean, 44 ilustratzaileren erakusketa Egiako pasadizoan, Reggae musika Ondarretan, kaleko artea Loiolan eta familientzako gunea Ametzagaina prakean izango dira programazioan nabarmendutako ekintzateko batzuk.
Informazio gehiago hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian