Informazioa: Mintzola ahozko lantegia
Bertsogintzaren inguruan solasteko plaza eskaintzen du Bertsolamintzak; eta, zentzu horretan, bertsogintza hainbat aldetatik begiratu eta haren inguruan ekarpenak egin eta hitz egiteko aukera izango da. Plaza, ordea, batetik bestera mugituko dutela iragarri dute antolatzaileek maiatza osoan zehar: maiatzaren 2an, 16an, 22an, 23an eta ekainaren 1ean izango dira Bertsolamintza jardunaldiak, Iruñean, Senperen, Bilbon, Gasteizen eta Amasa-Villabonan.
Lehen lau saioetan bina hitzaldi entzuteko aukera izango da, eta, ondoren, mahai-ingurua, ikus-entzuleei ere parte hartzeko aukera irekiz; aitzitik, Bilbokoa mahai-ingurua izango da hasi eta buka. Azkena, ekainaren 1ean izango da Amasa-Villabonako Subijana etxean, eta aurreko egunetan entzundako ideiak eta ondorioak ekarriko dira hitzordu horretara, jardunaldiak biribiltzeko. Sarrera doakoa da, baina izena eman beharko da hemen. Izena emateko epea hitzordu bakoitzaren egunera arte egongo da irekita, eguerdira arte.
Ekainaren 1eko saioaren ondotik, elkarrekin bazkaltzeko aukera ere eskainiko da, baina horretarako izena eman beharko da maiatzaren 24a baino lehen. Kopuru mugatua izango da.
Amaia Agirre, Amets Arzallus, Asier Galarza, Eli Pagola, Joanes Illarregi, Jokin Bergara, Maider Arregi, Maite Berriozabal, Miren Artetxe, Ssutrai Colina eta Xabier Aierdi izango dira, besteak beste, parte hartzen: hizkuntza, bertsotarako gaiak, transgresioa, feminismoa, gazteak eta iritzi publikoa izango dituzte helduleku aurtengo jardunaldiek.
Orain arte, 1994, 2002, 2005 eta 2011 urteetan egin ditugu Bertsolamintza jardunaldiak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian