Euskal literatura sustatzea du helburu urtero antolatzen den Literaturia. Larrabetzun sortu bazen ere, gaur egun Zarautzen egiten da jaialdi hau Literaturia Kultur Elkarteak antolatuta. Ekimenaren ardatza euskaraz sortutako edo euskarara ekarritako literatura da, herritik eta herrirako egina.
Maiatzaren 10tik 12ra bitartean liburu-azoka, aurkezpenak eta solasaldiak, eta emanaldiak izango dira bertan:
OSTIRALA 10
Modelo Aretoan:
18:30-19:30 Jenis Joplin nobelaren jendaurreko irakurraldia eta ondoren, Paul Beitiak elkarrizketatuko du Uxue Alberdi egilea.
20:00 Iñigo Astizen Manifestua. Gero, Bertso-maskarada Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Xabier Lizaso eta Unai Gaztelumendirekin.
LARUNBATA 11
Etxezabalan:
10:00-13:00 Komiki-tailerra Ainara Azpiazu Axpirekin. Izena emateko idatzi: literaturia.zarautzen@gmail.com
Modelo Aretoan:
10:00-12:00 Itzulpen-tailerra (EIZIE). Mundutik euskarara labur-labur.
13:00-13:30 Mundutik euskarara labur-labur emanaldia.
17:30 Idazleen gorputzak mahai-ingurua. Eider Rodriguez gidari; gonbidatuak: Arantxa Urretabizkaia, Laura Mintegi eta Miren Agur Meabe.
19:00-20:40 Margolaria filma. Ondoren, Mikel Urdangarini elkarrizketa musikatua Karmele Jaio eta Oier Aranzabalen eskutik.
IGANDEA 12
Modelo Aretoan:
13:30 Salbatore Mitxelenaren jaiotzaren 100. urteurrena dela eta, mahai-ingurua. Alex Gurrutxaga gidari eta gonbidatuak, Anjel Lertxundi eta Lourdes Otaegi. Sara Gabirondok, Libe Gastañaresek, Danel Aizpitartek eta Janet Stangerrek musikatuko dituzte Mitxelenaren hainbat poema.
17:30 S(u/a)minetik bakera. Patxi Lurra eta Mudoh-ren emankizuna bideo, testigantza eta testuen irakurketekin, Ana Galarraga eta Imanol Epelderen parte hartzearekin.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian