(Argazkia: Ibiladia.eus)
Eguraldiak urtebeteko lana zapuztu duela diote antolatzaileek, “urte guztia daramagu ilusioz lanean gaurko eguna aurrera ateratzeko”. Ibilaldi batean inoiz batu den diru kopuru txikiena bildu du aurtengo Ibilaldiak. ‘Minimo historikoa’ ezarri du eta, are gehiago, zorpetuta utzi du Lekeitioko Azkue ikastola, “euskal komunitatearen laguntza behar dugu”.
Segurtasuna bermatzeko asmoz, atzo goizean 4.gunea bertan behera utzi eta bertako ekintzak lekuz aldatzeko erabakia hartu zuten antolatzaileek. Eguerdian berriz, sekaderoa ixtea erabaki behar izan zuten. Egitarauari eusteko asmoz, iragarrita zeuden kontzertuak plazan eta ikastolan kokatu behar izan zituzten.
Antolakuntzak iragarri duenez, datozen egunetan balorazio orokorra egingo da jaiak emandako laguntza ekonomikoa zenbatekoa izan den jakiteko, baina lehen balantzearen arabera eguraldiaren eraginez galera ekonomikoak aurreikusi dituzte antolatzaileek.
Hori horrela izanik, Azkue Ikastolak, nahi duenak ikastolen proiektuari sustengua emateko kontu korronteak jarri ditu eskuragarri:
LABORAL KUTXA ES83 3035 0042 92 0420028507
KUTXABANK ES86 2095 0114 60 9117934827
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian