Datorren larunbatean, ekainak 1, Jokoz Kanpo festibalaren 10. edizioa egingo dute Ezpeletan Pinpulka elkartearen eskutik eta iragarri dutenez, aurten ere, karrika arteen inguruko hainbat ikusgarri preziatzeko aukera izango da.
Hauek izango dira jaialdian parte hartuko duten artista eta konpainietako batzuk: Docteur Troll, Burdin & Gilles Rhode, So.K, Pastors of Muppets, Suak, La Fabrique Affamée, Mecanica Théâtre, Jour de Fête Cie eta Ring Parade.
Ekitaldi honen bidez, Pinpulka elkarteak karrikako arteak garatu nahi ditu, beren adierazmolde ezberdinetan, publikoarekiko hurbiltasuna lantzeko asmoarekin.
Egitarau osoa hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian