Ikasleon Jaia ospakizunaren barruan, Bilbo Zaharra euskaltegiko kideek Anjel Lertxundiren Otto Pette liburuari eskainiko diote etenik gabeko irakurraldia datorren ostegunean, Arriaga antzokian. Idazleak 1994an argitaratu zuen eleberria eta ekimenaren antolatzaileek liburuak euskal prosari egindako ekarpena azpimarratu nahi izan dute, eta egileari berari ere ondo merezitako omenaldia egin. Lertxundi “egungo euskal idazle nagusienetakoa” dela adierazi dute.
Irakurketa jarraituaren 12. edizio hau 08:00etatik 20:00etara izango da eta 400 lagun baino gehiagok hartuko dute parte. Horien artean euskaltegiko ikasleek eta euskal kultura zein gizarte, kirol, ekonomia edo politikako hainbat lagun ospetsuk.
Aurreko urteetan, Axularren Gero, Juan Antonio Mogelen Peru Abarca, Jon Miranderen Haur besoetakoa, Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso, Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox, Bernardo Atxagaren Obabakoak, Gabriel Arestiren Harri eta herri, Joseba Sarrionandiaren Narrazio Guztiak, Franz Kafkaren Metamorfosia, Itxaro Bordaren % 100 basque eta Txomin Agirreren Kresala irakurri zituzten.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian