Proposamen artistikoak aurkezteko epea uztailaren 14ra arte egongo da zabalik.
Bilbo, Leioa, Gasteiz, Hendaia eta Iruñeko udalek eta Euskal Herriko Mankomunitateko Hameka Sormen Lantegiak (Lapurdi) euren indarrak batu dituzte berriro ere, beren jardun artistikoa zazpi euskal lurraldeetako espazio publikoan garatzen duten talde, artista nahiz konpainien sormen lan originalei bultzada emateko; hasiberriak, profesionalak zein profesional bidean daudenak izan.
Azaldu dutenez, balio berezia emango zaio “kaleko ikuskizuna” kontzeptuari. Horrela, “zuzeneko ikuskizuna” lantzen duten diziplina guztiak onartuko dira: antzerkia, dantza, zirkua, diziplina anitzeko ikuskizunak, etab. Hala ere, lehentasuna izango dute testurik ez duten edo euskaraz egin diren ikuskizunek. Azkenik, formatu txikiko edo ertaineko ikuskizunak baloratuko dira.
Bazkide diren erakundeek, proiektu bat aukeratzeko konpromisoa hartuko dute. Sorkuntza prozesuan laguntza ekonomikoa, teknikoa eta artistikoa jasotzeaz gain, sustatzaileek 2020an antolatutako jaialdi handietan eta ekitaldi eszenikoetan ere programatuko da. Horrela, uztailaren 1etik 7ra egingo den Bilboko Kalealdiaren hurrengo edizioak, azken laguntza deialdian saritua izan zen Echos ikuskizuna eskainiko du. Flora Bougues koreografo eta dantzariak eta Eric Lenormand saxofoi jotzaile eta konposatzaileak osatutako Eflirkoa Collectif-en pieza da.
Karrikaneko kideek aukeratutako proiektua modu orokorrean bultzatzeko konpromisoa hartu dute, hau da, laguntza ekonomikoa emanez, sorkuntzarako egoitzak eskainiz, arte, teknika eta administrazio laguntza emanez –konpainiaren beharren arabera– eta, azkenik, sustatzaileek euren hirietan antolatzen duten kaleko arte jaialdi bakoitzean gutxienez proiektuaren emanaldi bat programatuz. Kaleko jaialdi horiek hauek dira: Bilboko Kalealdia, KaldeArte, Leioako Umore Azoka, Iruñeko udako programazioa, Hendaiako Mai du théatre, eta Abian! Errobiko mankomunitatean, eta baita Libourneko (Gironde), Iurretako eta Arrigorriagako udal programak ere.
Echos ikuskizuna
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian