Toponimian oinarritutako ia ehun poema idatzi eta bildu ditu Fito Rodriguez (Gasteiz, 1955) EHUko irakasle eta idazleak Izendegi hutsa liburuan. Testu laburrak dira denak, alfabetikoki ordenatuak, Aramaiotik Zuhatzura.
“Araba ez da alaba ez semea, baina Gorka Knörrek Araba, zazpigarren alaba kantatu zuen, eta horrenbestez Araba hitzak toponimo hutsa izateari utzi zion. Etxahun-Irurik Agur Zuberoa sortu zuen eta Agur Zuberoa kantatuz Zuberoa baino handiagoko lurralde baten aldarria egin genuen. Autokontzientzia bat sor liteke toponimoetatik, hala irakasten digute kantariek”, dio Rodriguezek idatzitako lanaren hitzosteak. “Poesia eta filosofia nahaste, toponimoak zeregin berri bat hartzen du gure irudimenean orrialdeok irakurriz”.
Izendegi hutsa liburuarekin Rodriguez 29. Ernestina de Campourcin Poesia Lehiaketaren irabazlea izan zen iaz, eta orain Arabako Foru Aldundiak argitaratu du.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian