Haur literatur lan berriak sortzeko eta idazleen lana bultzatzeko helburu duen Mikel Zarate saria eman gabe geratu da aurten. Horrela erabaki du Miren Agur Meabek, Leire Bilbaok eta Xabier Mendigurenek osaturiko epaimahaiak, aurkeztutako lanek kalitate nahikorik ez dutelakoan.
Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten saria 2010ean, Mikel Zarate kultur sustatzaile lezamarraren omenez. Hamar urteko ibilbidean, Irati Bediaga (Beldarren hegaldia, 2013), Gaizka Arostegi (Urrezko orrazia, 2012), Julen Gabiria (Nire aita ikusezina da, 2011), Asier Mendoza (Beste gu, 2010), Patxi Zubizarreta (Mundua baloi batean), Arrate Egaña (Patioan), Xabier Olaso (Erraldoiak) eta Lur Gallastegi (Saharako itsasoa) izan dira sarituak. 2017an ere eman gabe geratu zen saria.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian