Agurtzane eta Ion Elustondok Bizirik dauden eskuak diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko dute gaur, Legazpiko Agirre Etxeberri parkean, 19:00etan.
Anai-arrebak ez ezik, oholtza gaineko bikotea dira aspalditik Agurtzane eta Ion Elustondo. Bizirik dauden eskuak izenekoa bigarren lana dute, eta Elkar argitaletxearen eskutik ikusi du argia.
Euren ingurune naturala erromeriak dira, soinua eta panderoa lagun, jairik jai. Agertokiko doinuak diskora ekarri dituzte oraingoan, proiektu honetarako sortutako hamasei kanturen bidez.
Lan berria bikoaren estiloaren erakusgarri den arren, beste musikari askoren ekarpena ere badago, eta hauetako batzuk lagun izango dituzte, diskoaren aurkezpen kontzertu honetan: Michel Longaron (bateria eta perkusioak), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua), Gurutz Bikuña (gitarra akustikoa), Xabier Zeberio (bibolina), Xabier Berasaluze Leturia (panderoa eta kriskitiñak), Jose Maria Santiago Motriku (panderoa) eta Pilar Aresti (irrintziak).
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian