Nabarralde Fundazioak ondu du Arantzazu, harriz herri dokumentala eta Arantzazu erreferentziazko leku bilakatu zeneko garaira bidaiatzen du: artea eta euskara, kultura oro har, euskaldunen babesleku bilakatu zireneko garaira, hain zuzen ere.
Orioko eskultoreak 1969ko ekainetik urrira bitartean, kokatu zituen bere lekuan santutegiaren fatxadarako diseinatu zituen hamalau apostoluak. Hauek hamalau urtez bukatu gabe eta bide ertzean botata egon ziren, 1954an Donostiako gotzain Jaime Font Andreuk Oteiza egiten ari zen lana geldiaraztea agindu baitzuen.
Eskultorearentzat bizitzako proiekturik garrantzitsuena izan zen Arantzazukoa eta ezinbesteko erreferentzia da herrialdearen eta bertako kulturaren historian.
XX. mendean arte erlijiosoak izandako berrikuntzaren ikur bilakatu da basilika azken urte hauetan. Izan ere, artista garaikide talde handia bildu zuen, proiektu komuna gauzatzeko ahaleginean.
Arantzazu, harriz herri gaur estreinatuko dute Hernaniko Orona Ideoko areto nagusian, arratsaldeko 19:30etik aurrera.
Dokumentala Donostiako Okendo aretoan ere ikusi ahal izango da urriaren 2an eta 6an Durangon.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian