Hamar antzezlan eskainiko dituzte urriaren 4tik 13ra, Getxoko Antzerki Jardunaldietan.
Datorren ostiralean, hilak 4, emango diote hasiera urtero antolatzen duten Getxoko Antzerki Jardunaldiei. 37 edizio honetarako, hamar antzezlan bildu dituzte egitarauan; heldu, haur eta adin guztientzako zaleentzat. Barruko antzezkizunak lehenengo aldiz izango dira Muxikebarri zentroko Ereaga Aretoan eta, kalekoak berriz, Algortako San Nikolas plazan. Helduek honako ikuskizun hauez gozatzeko aukera izango dute: Dublineses, James Joyce eleberri ospetsu eta literatura unibertsalaren maisulana den moldaketa; Ghero, planetako azken euskalduna protagonista duen obra; eta El veneno del teatro, XVIII. mendeko amaieran Frantzian girotutako thrillerra, errealitatea eta fikzioa uztartzen dituena.
Haurrentzat berriz, hiru saio izango dira: Carlo Collodi kontakizun ezagunean oinarritutako Pinotxo; Izar, gainditze-istorio bat kontatzen digun ekoizpena; eta Purrusalda, musika eta dantza kale ikuskizuna.
Antolatzaileek bestalde, dantza ikuskizunak nabarmendu nahi izan dituzte. Hala, Baldin bada zirko eta dantza ikuskizuna eta Sardina freskue ikusi ahal izango ditugu kalean. Muxikebarrin, Dantzaz konpainiaren pieza onenak biltzen dituen Sei lanaz gozatu ahal izango da. Adin guztientzako kale muntaia ere izango da , Yijaaa!, hain zuzen ere, clown tea antzerki fisikoa nahasten duen ikuskizun zoroa.
Azkenik, antzerki arineko egitaraua ere izango da laugarren urtez jarraian. Guztira, gehienez 20 minutuko 10 pieza antzeztuko dira. Lan guztiak Algortako Kultur Etxean izango dira hilaren 6an eta 13an.
Egitarau osoa hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian