Egitarauak jasotzen dituen jardueren artean daude, besteak beste, kale artearen inguruko azoka, rap eta poesia emanaldia, hip-hop dantzak, batukada eta animazioarekin kalejira edota erraldoiak.
Geltoki Elkarteak antolatuta, jaialdiak kale kultura eta artea balorean jartzea du helburu; “unibertsala, parte-hartzailea, bat-batekoa, mestizoa, dinamikoa, nomada… K/LE-k iruñerriko kultura eta arte herrikoian barneratu nahi du, gaur egungo adierazpen artistiko ezberdinak elkartuz, hala nola kale artea, gure tradizioekin elkartuz, kalean, publikoki eta publikoarentzat egindakoak”.
Jaialdia datorren ostiraletik igandera egingo dute Geltokiko gune zentralean eta baita inguruko kaleetan ere. Egitarauak jasotzen dituen jardueren artean daude, besteak beste, kale artearen inguruko azoka, rap eta poesia emanaldia, hip-hop dantzak, batukada eta animazioarekin kalejira, zuzenean grafitia nola egiten den ikusteko aukera, erraldoiak, meet&greet-a artistekin, film laburren proiekzioak, parkour erakustaldia edota mural parte-hartzaile baten margoketa. Azken honetan haurrek ere parte hartu ahal izango dute.
Geltoki proiektuak Iruñerrian ekonomia sozial eta solidarioaren, elikadura burujabetzaren eta kultura alternatiboaren sustatzaile eta erreferente bihurtzea du helburu. Nafarroako gizartearentzako zerbitzu bat, eta ekimen alternatibo eta eraldatzaile desberdinen sareen bozgorailu, gizarte ehundura sustatuko duen proposamen zabal eta anitza.
Geltoki Elkartea bere aldetik, Geltoki proiektua beraren sustatzailea da eta Nafarroako bost eragilek osatzen dute: REAS Nafarroa, NNPEK-CPAEN, Traperos de Emaus, Alimentos Artesanos eta EHNE Nafarroa. Eragile hauetaz gain, elkartea eta proiektua bera beste hogei bat eragile eta gizarte ekimenen babesa ere badu.
Egitarau osoa hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian