Aurtengo Durangoko Azoka abenduaren 5etik 8ra arte egingo da, eta, urtero bezala, Plateruena kontzertu handien plaza bihurtuko da. Durangoko bisita iluntzera arte luzatu nahi dutenek horretarako aukera izango dute Plateruenan, Landako Guneko ateak itxi eta gero.
54. edizio honetan Plateruenak kartel erakargarria antolatu du, talde eta askotariko estiloekin. Oholtzara igoko diren taldeak honakoak izango dira: ETS, Zetak, Arkada Social eta Maider Zabalegi. Ibilbide luzeko taldeak, proiektu berriak, ska doinuak, musika elektronikoa, bakarlaria, punk-rocka…
Lehenengo gaua, abenduaren 5ekoa, ETS (En Tol Sarmiento) taldearekin hasiko da, 23:00etatik aurrera. Talde arabarrak bere seigarren diskoaren aurkezpena egingo du.
Hilaren 6koa misterioz jositako kontzertua izango dela iragarri dute antolatzaileek. 23:00etatik aurrera, Pello Reparazek bere proiektu berria aurkeztuko du, Zetak. Momentuz talde berriak abesti bi eman ditu ezagutzera, Errepideak eta Pater Noster, bideoklip eta guzti, eta arrakasta itzela lortu du. Azaroaren 27an aurkeztuko dituzte talde berri honen nondik norakoak.
Abenduaren 7an ibilbide luzeko talde bat igoko da Plateruenako eszenatokira: Arkada Social. Talde arrasatearra buru-belarri ari da Azokarako disko berria prestatzen, euren diskografiako seigarrena.
Abenduaren 8an berriz, lau eguneko maratoiaren ostean, lasaitasunez Azoka biribiltzeko tartea hartuko dugu, Maider Zabalegi abeslari ezagunaren disko berriarekin. 20:00etatik aurrera, Oiartzungoak Bidean diskoa aurkeztuko du, eta bertan hainbat estilo jorratzen ditu: pop-rock, baladak, countrya, kantu pausatuak, arinak, alaiak… Zabalegik bakarka argitaratu duen bigarren lana da honakoa.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian