Zinetika dantzaren eta ikus-entzunezko arteen, gorputzaren eta teknologiaren arteko harremanak aztertzen dituen diziplina anitzeko jaialdia da; elkarren artean sortzen da, arte-esperientzia desberdinen bila.
Gaur hasiko da Zinetika Festival Dance & Film jaialdiaren laugarren edizioa. Hilaren 20ra bitarte, dantzaren gaineko zinema emanaldiak, eskola magistralak, performanceak eta lantegiak izango dira Iruñea, Donostia eta Bilbo hiriburuetan. Zinetikak kultura-esperientzien plataforma bilakatzea du helburu, “hainbat arte-arlotako eta hainbat jatorritako erakundeek eta sortzaileek partekatua; tokian tokikoak izan, nahiz nazioartekoak izan”, azaldu dute El Trastero Creativoko antolatzaileek.
Iruñean hasi zuen bere bidea jaialdiak; Donostia batu zitzaion bigarren urtean, eta pasa den urtean Bilbo gehitu zitzaion.
Aurtengo egitarauari dagokionez, hamabost film luze proiektatuko dira jaialdiak irauten duen zazpi egunetan, horien artean Telmo Esnalek zuzendutako Dantza filma. Horretaz gain, hamalau film labur eta DNA creación 2019 dokumentala ere proiektatuko dituzte.
Aurten bigarren urtez jarraian, jaialdiak performance bat ere eskainiko du urriaren 20an Iruñeako Baluarteko ganbera aretoan: David Espinosaren Mi gran Obra ikuskizuna.
Egitarau osoa ikusteko hemen.
Emanaldi gehienetarako sarrerak doan izango dira, Donostiako Tabakalerako pelikulen proiekzioak eta David Espinosaren Mi gran Obra performancerako izan ezik.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian