Gipuzkoako hamahiru bikotek eta Bizkaiko bikote batek parte hartuko dute Txapelketan
Txapelketaren 40 urte baino gehiagoko esperientzia horren ona izanik, aurten ere Dantza Eguna ospatuko dute Seguran. Egun osoan zehar, herrian dantza egiteko aukera eskaintzen du egitasmoak, dantzari izan edo ez izan.
Antolatzaileek iragarri dutenez, dantza plaza gidatuak egongo dira eta Polka erraldoia. Horren ostean bazkaria izango da Errebote plazan eta Gau Argi taldearekin plaza dantza gidatuak egongo dira. Arratsaldeko 18:00etan berriz, Dantza Txapelketari emango diote hasiera Baratze pelotalekuan. Euskal Herri mailako dantzari onenek parte hartuko dute: Gipuzkoako hamahiru bikotek eta Bizkaiko bikote batek. Bi pieza ezberdin egin beharko ditu bikote bakoitzak: fandangoa txistuaren laguntzarekin eta Arin-Arina trikitiarekin.
Epaimahaia Euskal Dantzarien biltzarreko bost adituk osatuko dute: Josu Ibarrak, Karlos Sarriegik, Nerea Vesgak, Gabriel Alonsok eta Ane Anzak.
Berrikuntza gisa, eszenatokia estreinatuko dute, “2008tik bera daukagu eta aurten txapelketari haize berri bat eman nahi izan diogu”.
Parte hartzaileen zerrenda
- June Elorza – Eneko Sarasua (Azpeitia-Azkoitia)
- Ane Urruzola – Iker Sanz (Vilabona-Lezo)
- Katerin Artola – Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo)
- Irati Lopez – Gorka Granado (Sopela)
- Larraitz Larrañaga – Amets Amubieta (Azpeitia)
- Nagore Kerejeta – Aner Kerejeta (Azpeitia)
- Elaia Elorza – German Aranburu (Azpeitia)
- Leire Eizmendi – Gorka Kerejeta (Errezil-Azpeitia)
- Laura Bastida – Ekain Uzkudun (Azpeitia)
- Idoia Narbaiza – Irati Olaizola (Legazpi)
- Maider Arrieta – Jon Ander Iriondo (Azpeitia)
- Saioa Galarraga – Julen Murgiondo (Bergara)
- Maite Beobide – Mikel Subinas (Azpeitia)
- Itziar Bastida – Anaitz Lizartza (Azpeitia)
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian