Azaroaren 1ean, arratsaldeko 17:00etan antolatzaileek gaia proposatuko dute Arriola Antzokian eta 24 orduren ostean, parte hartzaileek sortutako film laburrak Arriola Antzokian aurkeztu beharko dituzte.
Multimedia eta ikus-entzunezkoak gustuko dutenei beste aukera bat emateko asmoz, 24 Ordu Digitalean izeneko formula berria jarri zuen abian Elorrioko Arriola antzokiak duela urte batzuk. Lehiaketa honetan lanak 24 ordutan sortu behar dira: oinarri zehatz batzuetatik abiatutako istorioa asmatu, grabatu, editatu eta esportatu.
Jaialdiaren helburua bestalde, lan-taldeak sortzea eta hauek teknologia berriak erabiltzea ere bada. “Sormenak, originaltasunak, ideia trebetasunak eta istorioen osaketak emaitza liluragarria eskaintzen dituzte beti”, antolatzaileen arabera.
Lehiaketaren oinarrien arabera, film laburretan esaldi, objektu eta gai zehatz bat agertu behar dira, hain zuzen, aurretik antolatzaileek proposatuko dituztenak. Informazio hau guztia lehiaketa hasten den momentuan bertan emango zaie parte-hartzaileei, azaroaren 1ean, arratsaldeko 17:00etan, Arriola antzokian bertan.
Eskatutako denboran lana burutzeko, talde bakoitzak bere burua nahierara antolatu beharko du produktua bukatu eta entregatzeko beharrezkoak diren eginbehar artistiko zein tekniko guztiak estaltzeko.
Euskal Herri osotik datoz parte hartzaileak, batez ere Durangaldetik, batzuk aurreko edizioetan parte hartu izan dute eta beste batzuentzat lehiaketa batean parte-hartzen duten lehen aldia izan ohi da. Era batera edo bestera, ongi pasatzeko aukera paregabea dela diote Arriola antzokiko kideeo.
Film laburren emanaldiak azaroaren 2an gaueko 20:00etan izango dira. Emanaldia amaitu eta sari banaketa egingo da.
Izena emateko 24ordu@arriolaka.eus. Informazio gehiago hemen.
<ahref=”mailto:24ordu@arriolaka.eus”target=”_blank”>
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian