Guztira, 30 antzezlan, txontxongiloen erakusketa eta Euskal Herriko antzerki eragileen arteko lehen topaketa bilduko ditu aurtengo egitarauak.
Datorren ostegunea, hilak 31, hasiko da Azpeitian aurtengo Euskal Antzerki Topaketen 37. edizioa, eta ohi bezala euskarazko antzerki obra ugarirekin osatu dute aurtengo eskaintza.
Aurten, Azpeitiko Udalak eta Kultur Mahaiak elkarlanean ematen dituzten Sorkuntza Beketako hiru obra estreinatuko dira Antzerki Topaketen baitan. Ostegunetan, 20:00etatik aurrera izango dira saioak Dinamoan eta Erika Olaizolaren Panpina, Xanti Agirrezabalaren Satiro, Maite Aizpuruaren umm…mmu eta Esti Curielen 35 huts antzezlanak izango dira ikusgai.
Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak euskal antzerkigintzak herrian tradizio handia duela azpimarratu du, “antzerkia tradizio handiko kultur disziplina baita gurean. Baina iragana izateaz gain, etorkizuna ere izan dezaten eusten diogu Euskal Antzerki Topaketei eta hori da gure apustua”, zehaztu du. Hala, Soreasuko Dinamoa sormen gunearekin ilusio sortzen dioten antzerki eskola jarri dutela abian nabarmendu du, “heldu, haur eta gaztetxoak hemen elkartuko dira antzerkia sentitzeko eta antzerkiaz gozatzeko. Udalak apustu sendoa egiten du euskal antzerkigintza lagundu eta babesteko. Urte zailetan ere ahalegin berezia egin dugu Topaketa hauei eusteko, eta hemendik aurrera ere zuen bidelagun izateko konpromiso osoa dugu”.
Guztira, 30 antzezlan, txontxongiloen erakusketa eta Euskal Herriko antzerki eragileen arteko lehen topaketa bat bilduko ditu aurtengo egitarauak. Antzezkizunen artean, lau estreinaldi eta aurre-estreinaldi bat izango dira eta Topaketak euskara hutsean izateak duen garrantzia ere azpimarratu nahi izan dute. “Azpeitia beste hainbat esparrutan eredu da eta hemen ere eredu izaten saiatu behar dugu. Hainbat arlotan erakutsi du posible dela euskaraz bizitzea, eta kultur arloan ere oso argi dugu hori dela gure bidea. Kultura ere euskaraz bizi dugu eta erakusten dugu posible dela antzerki topaketak euskaraz egitea”.
Informazio guztia eta egitaraua hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian