Euskal dantza tradizionalak ditu oinarri lan berriak. Pailazoak feminismoaz, ekologismoaz edota maitasun askatasunez mintzo dira kantuetan.
Urteko sasoi honetan egiten duten moduan, proiektu berria dakarte Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, Bizi Dantza izenpean. Euskal dantza tradizionaletan oinarrituta, disko-liburu bikoitza eta ikuskizuna aurkeztu dute.
Disko Liburuari dagokionez, denetara hamahiru kantu eta ipuin biltzen ditu: Katu bi, Herridantzari, Barruan dantzan, Ukuiluan planto, Astoaren legatza, Baso bete botere, Maitasun oihan, Hizkuntzen basoa, Kameleoia, Marmoka dantza, Pozaren plaza, Bizi dantza eta Zuretzat.
Pirritx Porrotx eta Marimotots pailazoek aurrekoetan egin izan duten bezala, lan korala ondu dute, hainbat diziplina uztartuta. Hala, Xabier Zabala izan da pieza bakoitzari doinu berri bat emateko ardura izan duena, Leire Bilbaok fabulak sortu ditu animalia protagonistatzat hartuta, Maite Mutuberriak marrazkiak egin ditu eta dantzen aukeraketa berriz, Jon Mayak eta Vanesa Castaño dantzariek egin dute.
Bizi dantza diskoaren hamahiru abesti eta ipuinekin batera, aurretik argitaratutako Irri dantza diskoa ere eskuratuko dute erosleek. Honek ere hamahiru kantu eta ipuin biltzen ditu.
Ikuskizuna asteburu honetan estreinatu da Eskoriatzan eta ekologiaz, feminismoaz edota maitasun askatasunaz mintzo da. Datozen asteetarako agenda bete-betea dute pailazoek: Asteazkenean, hilak 13, esaterako, Garesen izango dira, ostiralean berriz, Markinan, larunbatean eta igandean Eibarren… Emanaldi guztien datak ikusteko hemen.
Bideoklipa
Marmoka Dantza da lan berriak jasotzen duen kantuetako bat.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian