Sarituak Gipuzkoako artista gazte batek sortutako obra bat jasoko du.
Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947) idazleak jasoko du aurtengo Anton Abbadia Saria, hala erabaki baitu aho batez epaimahaiak. Ohitura den bezala, abenduaren 2an, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan, jasoko du Abbadia Saria, Foru Jauregian egingo den ekitaldian. “Urretabizkaiak bizitza osoa darama euskararen alde lanean, baita egoerarik zailenetan ere, eta euskara batuaren erabilera normalizatzea lortu zuen eta gure hizkuntza aro modernora ekarri zuen belaunaldiaren ordezkaria da. Gainera, aitzindaria izan da euskal literaturan emakumearen gaineko imajinarioaren aldaketan”, azaldu du Eider Mendoza Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak.
Sarituak Gipuzkoako artista gazte batek sortutako obra bat jasoko du. Literatur sorkuntzaren hainbat esparrutan nabarmendu da Urretabizkaia. Bere lan aipagarrienen artean daude Zergatik, Panpox (1979), Koaderno Gorria (1998), 3 Mariak (2010), Zuri-beltzeko argazkiak (2014) edota Bidean ikasia (2016), gaztelaniara eta, zenbait kasutan, beste hizkuntza batzuetara ere itzuliak izan diren lanak guztiak. Kasu honetan, Udane Juaristi (1985) artista azkoitiarra da egilea, eta obra bat sortuko du bereziki horretarako. Juaristik Arte Ederretako lizentzia lortu zuen Bilbon eta Parisko Arte Ederretako Goi mailako Eskola Nazionalean
Anton Abbadia saria Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu zuen 1996an, euskararen normalizazioaren alde lan egiten duten pertsona eta elkarteak saritzeko asmoz. “Badira euskararen inguruko beste sari batzuk, baina gehienak beste sektore batzuetan ari dira, eta gaian adituak diren pertsonei zuzenduta daude. Nolanahi ere, Anton Abbadia sariak leku handiagoa bete nahi du, euskararen erabilera biziberritu, gizarteratu eta hedatzen duten pertsona eta taldeentzako nolabaiteko aitortza izan nahi baitu”, azaldu du Mendozak. “Anton Abbadia gogoratuz, sariak euskaltzaleen topaleku izatea nahi da: sari hau ematearekin batera, euskararen inguruan lan egiten duten pertsona guztien harremanak indartu eta berritu nahi ditugu, giro hurbil, bero eta alaian”, gaineratu du.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian