(Argazkiak: Pio Ortiz de Pinedo / Musika: Adrian Garcia de los Ojos)
Tartean Teatroko kideak Simplicissimus ikuskizunaren prestaketa lanetan murgilduta daude egun hauetan. Patxo Telleriak (Bilbo, 1960) idatzi eta zuzendutako umorezko kabareta da honakoa. Simplicissimus hamazazpigarren mendeko alemaniar nobela pikareskoaren izenburua ere bada. 30. hamarkadako Berlineko kabaret garaiko hiru komikoren bizitza eta lana izan ditu gogoan Telleriak ikuskizun honetarako.
Patxo Telleria bera, Getari Etxegarai eta Olatz Ganboa aktoreak arituko dira taula ganean Adrian Garcia de los Ojosekin batera. Bilboko Arriaga antzokian estreinatuko da lan berria azaroaren 26an.

![]()
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian