40 nobedade baino gehiago egongo dira bederatzi erakusmahaitan banatuta: 23 liburu, 3 liburu-disko, 13 disko, Seaskako egutekia…
Durangoko Azokako 54. edizioan Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako bederatzi erakusmahai egongo dira. 40 nobedade baino gehiago egongo dira: 23 liburu, 3 liburu-disko, 13 disko, Seaskako egutekia… Nobedade guztien %10a Ipar Euskal Herrikoa izango da eta autoekoizleen Plazan ere Ipar Euskal Herriko disko bat egongo dela iragarri dute: Bankako Menditarrak.
Horrez gain, 15 kultur ekitaldi baino gehiago izango dituzte. Ostegun arratsaldean, abenduak 5, Ipar Euskal Herriko lau lan proiektatuko dira Irudienea gunean, esaterako.
Ahotsenea zuzenekoak gunean: Willis Drummond, Manez eta Kobreak, Murgi, Antton Larrandaburu eta bitxiloreak.
Irudienea bunean: Gazteluak zubi dokumentala, Hiru uhinak dokumentala, Ito film laburra, Tantaka websailaren lehen atala, Anti film laburra.
Ahotsenea solasaldiak gunean: Mixu – Sustraiak, Maiatz aldizkariaren 68. eta 69. zenbakiak.
Saguganbara gunean: Altxorraren bila! (Elkar), Aldo musikari! (Matahami).
Gogoetaren Plaza gunean: Jurgi Ekiza.
Aurkezpena Baionako Euskal Museoan antolatu da, EKEk antolatuta. Gerediagako kideekin batera, Ipar Euskal Herriko sortzaileak eta diskoetxe eta argitaletxeetako arduradunak izan dira bertan.
Hemen duzue ikusgai Ipar Euskal Herriko katalogo osoa: http://www.durangokoazoka.eus/eu/prentsa/baliabideak
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian