XVII. edizioa beteko du 2020an Laburbirak, helburu sendo batekin: sortzaileen lanak ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako zineaz gozaraztea.
“Mugimenduan, gure lurrotan zein Euskal Herritik kanpo, euskarazko zinegintzan sortzen ari denaren dosi txikiak zabalduz”, dator aurten ere Laburbira.
Edozein sortzailek parte hartu dezake ekimenean bere lana aurkeztuz. Urte osoan zehar jasotzen dituzte jendeak bidalitako lanak eta abendua-urtarrila inguruan egiten da film horien guztien arteko aukeraketa; hortik ateratzen dira zirkuituaren bidez zabaldu eta erakutsiko diren filmak.
Parte hartu nahi duenak online bidezko fitxategia bete beharko du abenduaren 13a baino lehenago. Parte-hartzeko baldintzak hemen ikus ditzakezu.
Udal eta elkarteek bestalde, zirkuitu ibiltari hau beraien herri eta hirietan antolatzeko aukera ere izango dute martxoaren 9tik eta apirilaren 8ra. Izena emateko epea ere abenduraren 13ra arte egongo da zabalik. Ikusi baldintzak hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian