Lan berria urtarrilaren 31n aurkeztuko duen arren, Durangoko Azokan ere izango dela iragarri du abeslari bizkaitarrak.
Izaro Andresek (Mallabia, 1993) Limones de invierno hirugarren diskoa aurkeztuko du urtarrilaren 31n eta gaur Paris izeneko aurrerapen kantua aurkeztu du sare sozialen bidez, “ongi etorriak berriro nire limoizko unibertsora. Pasioaren lorategian zaude orain. Zatoz eta ikusi nola dantzatzen duen bertan maitasunak gainontzeko unibertsoarekin: etxea, iraultza, pasioa, heriotza eta oroitzapenak. Zatoz ikustera nola eusten duten azken hauek lehena, eta nola babesten dituen lehen horrek azken lauak”.
Maitasuna Andresentzat, “zaintza, errespetua, lotura, sostengua, laguntza, konbibentzia, eraikitzea” besterik ez delako. “Hori besterik ez da, eta horregatik da dena. “Zatoz gurekin Paris txiki bat eraiki dugu gure laberintuetan”.
Lan berria urtarrilaren 31n aurkeztuko duen arren, Durangoko Azokan ere izango dela iragarri du Andresek.
Mallabiako abeslariak 2016an aurkeztu zuen bere aurreneko diskoa Om izenpean, 2017ko abenduan Hankapuntetan I disko laburra kaleratu zuen eta 2018an Eason izeneko lana plazaratu zuen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian