Guztira, 685 lan argitaratu ditu: 41 artikulu, 523 artikulu, 118 liburu zati eta hiru itzulpen. Lan horiek guztiak dira www.jakin.eus atarian eskuragai daudenak.
Joxe Azurmendiren (Zegama, 1941) obra osoa inoiz baino errazago kontsultatu ahal izango da oraindik aurrera Jakinen sareko atarian. Izan ere, Jakinek Azurmendiren obra osoa digitalizatu eta sarean jarri du berariazko gaitegiarekin osatutako bilatzailearekin. Hori dela eta, haren testuak hitz gakoen bidez, nahiz gaien eta argitalpenen arabera bilatu ahal izango dira.
“Filosofia eta pentsamendua, nazio auzia, literatura, euskara, kultura, modernia eta posmodernia, gizaberea…eta beste hainbat gai lantzen dira Joxe Azurmendiren obran, euskal pentsalari emankorrenetakoa izaki”, diote Jakinekoek.
Guztira, 685 lan argitaratu ditu: 41 artikulu, 523 artikulu, 118 liburu zati eta hiru itzulpen. Lan horiek guztiak dira www.jakin.eus atarian eskuragai daudenak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Jakin Fundazioaren arteko hitzarmenari esker digitalizatu direnak. 15.000 orrialde baino gehiago.
Azurmendiren lehen idazlan argitaratuak 1960koak dira, Jakin eta Anaitasuna aldizkarietako artikuluak. Dokumenturik berriena, aldiz, 2018koa da, Jakin aldizkariaren 225. zenbakikoa. Horien artean daude bere liburu ezagunenetakoak: Giza bere kooperatiboaz, Espainolak eta euskaldunak, Volksgeist –Herri gogoa, Historia, arraza, nazioa edo Azken egunak Gandiagarekin, besteak beste. Guztiak ere sarean kontsultatu eta baita deskargatzeko moduan daude.
2014an, Azurmendiren ordura arteko lanak digitalizatu zituen Jakinek, baina, bilatzailerik gabe eskegi zituen sarean. Horregatik, eta bereziki bere lanean sakondu eta bilaketa zehatzagoak egiteko aukera eskaintzeko, berariazko bilatzailea sortu du dute.
Horretarako Azurmendiren lana sailkatzen duen gaitegia osatu dute, gaien araberako bilaketak egiteko. Horretaz gain, orain, hitz jakin baten araberako bilaketa egin daiteke, testu barrualdean ere miatzen baitu bilatzaile berriak. Azkenik, urte eta argitalpenaren araberako bilaketa ere egiteko aukera eskaintzen du.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian