Bertso bazkarirako txartelak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian: urtarrilaren 10era arte erosi ahal izango dira. Lau elkartetan otordu bana eskainiko da eta bakoitzean bina bertsolari ariko dira.
Urtarrilaren 18an Bertso Eguna Aramaion egingo dutela iragarri du gaur, Bertsozale Elkarteak. Horrekin batera, egun horretarako bazkarirako txartelak ere salgai jarri dituzte, “bertso bazkaria izango da egitarauko plater nagusia”. Elkarteak azaldu duenez, lau otordu izango dira aukeran: Nerea Elustondo eta Unai Iturriaga izango dira Ehiztari txokoan; Eneko Lazkoz eta Miren Artetxe Izarra elkartean; Onintza Enbeita eta Sebastian Lizaso izango dira Uribarriko elkartean; eta Ane Labaka eta Iñaki Viñaspre Zabolako elkartean. Txartelak eskuragai daude urtarrilaren 10era arte www.bertsosarrerak.eus atarian, 20 euroren truke.
Uribarriko eta Zabolako elkarteetara joateko autobusa egokituko du elkarteak herrigunetik, goizeko saioa amaitzen den lekutik (lehenerako 14:30ean, eta bigarrenerako 14:45ean). Izan ere, bertso bazkarien aurretik, 12:30ean, bertso ibilbide gidatua egingo da Aramaioko kaleetan zehar. Gidari lanetan izango dira Andoni Egaña, Ane Zuazubiskar, Irati Majuelo, Jokin Uranga, Martin Abarrategi, Oihana Bartra, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Xabi Igoa. Bazkariaren ondoren, arratsaldean festa luzatu nahi duenak ere aukera izango du, Urola erdiko trikitilariak batuko baitira 19:00etan. Are gehiago: lo egiten geratu nahi duenari tokia ere eskainiko zaio, eskaera egonez gero. Horretarako hemen eman beharko da izena, urtarrilaren 10a baino lehen.
Aramaioko Udalarekin eta Aramaioko bertso-eskolarekin antolatu dugu elkarlanean 2020ko Bertso Eguna, eta beste zenbait elkarteren laguntza ere izan dugu: Amillena Aramaioko turismo elkartea eta Iparra-Hegoa kasu, bazkariak hartuko dituzten elkarteez gainera.
Informazio gehiago hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian