Artisten erakusleiho izatea du helburu Neguko Azokak, “artista eta publikoaren artean zubi berriak eraikitzeko eta artea oparitu nahi dutenentzako aukerak zabaltzeko”.
ARTgia sorgune & aretoak Gasteizko Neguko Arte Azoka martxan jarri du aurten ere. “Artearen salerosketa sustatu eta Arabako artisten erakusleiho izateko jaio da azoka”, azaldu du Kristina Urizarbarrena koordinatzaileak eta sortzaile plastikoentzako “behar beharrezkoa zen azoka” sortu dutela gaineratu du.
Hirugarren aldia da azoka martxan jartzen dutela eta orain arte 75 arabar artista baino gehiago igaro dira, “urtero sortzaile berriak sartzen saiatzen gara. Judimenditik, Gasteizko erdialdetik gertu dagoen auzo honetatik, Gabonei begira, baina baita etorkizunari begira ere, horrelako ekimen bat bideratzea erabaki genuen”, kontatu du Urizarbarrenak.
Bihar aurkeztuko dute erakusketa eta kolektiboa izango dela iragarri dute antolatzaileek. Artistek hainbat artelan izango dituzte salgai eta helburuak gerturatzen direnek kultura kontsumitzea eta sortzaileekin zuzeneko hartu emanak sustatzea dira.
Orotara hamazazpi izango dira erakusketan parte hartuko duten artistak: Unai Echevarria, Lorea Morlesin, Maitane Argote, Iñaki Alvarez, Alba Tojo, Uxue Ruiz de Arkaute eta Ines Gonzalez de Zarate dira horietako batzuk. “Ibilbide ezberdinak egin dituzten artistak tartekatu nahi izan ditugu”. Tartean, ibilbide oso emankor eta ezaguna egin duten sortzaileak daude, baina hasiberriak ere badira. “Esperientzia eta gaztetasuna. Arabako artisten oraina eta geroa. Horregatik, ahalegin berezia egin nahi izan dugu formatu ezberdinak lortzeko, kultur erabiltzaileek ere pieza ezberdinak izan ditzaten eskura”.
Bi urtetik gora igaro dira ARTgia proiektua abiatu zenetik, “gure txikitasunetik, lan eta lan egiten dugu aukerak sortzeko asmoz eta tokiko artista eta sortzaileei merezi duten lekua egiten laguntzeko”, adierazi dute ARTgia-ko kideek. ARTgiak feminismoa du bere oinarrietako bat, eta horregatik abiatu dute, hirugarrenez Neguko Azoka.
Edurne Herran
ARTgia da deialdiaren baitan bestalde, Edurne Herran artista arabarrak tailer bat eskainiko du WECANDOIT erakusketa osatuko duten elementuak sortzeko. Azaroaren 28an izango da tailerra dohainik. Herran Alemanian bizi da eta Gasteizera egingo duen bisita profitatuz antolatu du tailerra ARTgian.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian