Bermeoko taldeak hurrengo asteetan bere lehenengo EP-a kaleratuko du. Urtarrilaren 18an, berriz, Bermeoko La Kapillan aurkeztuko du lan berria.
2018ko bukaeran Bermeon sortutako taldea da Elizabeltz eta OST, Sinnerdolls edo The Hammer Killers bezalako taldeetako kideek osatzen dute. Musikari hauek urte mordoa egin dute entsegu lokal, estudio eta errepidean barna alde batetik bestera zuzenekoak eskaintzen. “Esperientzia honek bakoitzak duen onena balorean jarri eta eszenatoki gainean islatzeko balio izan du”, aitortu du Bizkaiko lauokoteak.
Taldeak azaldu duenez bestalde, Elizabeltz taldearen musika estiloa shock rock/metal barruan aurki dezakegun abaniko zabalean kokatu daiteke. “Soinu ilun eta leherkorrak dira”, ahots kamaleonikoa eta euskarazko letrak nabarmentzen dira.
Hurrengo asteetan, udan Alberto Marciasen gidaritzapean grabatutako lehen EP-a kaleratuko dute autoekoizpenaren bidetik. Pan-Pot estudioetan grabatu dute honakoa. Urtarrilaren 18an Bermeoko La Kapillan aurkeztuko dute lan berria, baina, horretaz gain, 2020rako hainbat kontzertu eskainiko dituztela iragarri dute. Laster zuzenekoen datak zehaztuko dituzte.
H-arra
H-arra kantua da lan berriak jasoko duen kantuetako bat. Hemen duzue bideoklipa.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian