Fernando Golvanok eskainiko du ikastaroa, eta museoaren euskal egileen lanengan bereziki jarriko du arreta.
Donostiako San Telmo Museoak Bajo el signo de la melancolía en las artes izenburupean, arte ikastaro bat aurkeztu du lehen aldiz, bere bildumaren ezagutzan sakontzeko eta, era berean, nazioarteko sorkuntza testuinguruan kokatzeko. Ikastaroan, Fernando Golvano arte kritikaria eta erakusketa komisarioak arte bisual garaikideen dimentsio ironiko eta malenkoniatsua lotzen duten obra konstelazio bat berrikustea proposatuko du.
Museoaren euskal arte garaikideko bildumaren balioa indarrean jartzea da ekimen honen helburu nagusia, irakurketa anitzak bultzatuko dituen proposamen batekin, beste obra eta egile garaikide batzuekiko harremanak ikusaraziz.
Landuko diren egileen artean ditugu, besteak beste, Juan Luis Goenaga, Esther Ferrer, Txomin Badiola, Eduardo Chillida, Asier Mendizabal, Jorge Oteiza, Eugenio Ortiz eta Isabel Baquedano.
Fernando Golvanok 60ko eta 70eko hamarkadetako abangoardia artistikoei buruz ikertu eta idatzi du, baita artearen soziologiari buruz ere. Arte kritikaria da, eta baita arte garaikideko komisario independentea ere. Bere komisario lanen artean, honako hauek aipa daitezke: Oteiza: memoria eta jabetzak, Iruñea, 2008; Laboratorios 70, Rekalde aretoa, Bilbo, 2009; Donostia. De lo sagrado y lo profano, Kubo-Kutxa aretoa, Donostia, 2011; Amable Arias. Kaosari eta zoriari forma ematea, KM Kulturunea, Donostia, 2013; eta 1966 | Gaur Konstelazioak | 2016 San Telmo Museoan, Europako hiriburutzaren esparruan.
Ikastaroa unibertsitate ikasle, gida, irakasle eta artean interesa duen publiko orokorrarentzat zuzenduta dago. Denetara sei saio izango dira, hamabost egunean behin, astearteetan, burutuko direnak, urtarrilaren 28an abiatuta eta martxoaren 31n amaituta. Ordutegia 19:00etatik 21:00etara izango da. Prezioa 42 eurokoa da, museoaren bazkideek %20ko deskontua izango dute, Donostia Kulturaren txartela dutenek %10ekoa, eta dohainik izango da ikasleentzako eta langabezian dauden pertsonentzako.
Informazio gehiagorako eta izena emateko: stm_erreserbak@donostia.eus, 943-481561.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian