Donostiako eskola arteko literatura lehiaketan parte hartzeko otsailaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dira lanak.
Euskararen erabilera eta literatur sormena sustatzea helburu duen Koldo Mitxelena Saria martxan dago eta 8-18 urte bitarteko haurrek eta nerabeek parte hartu ahal izango dute. Lanak otsailaren 6a baino lehen aurkeztu beharko dituzte ikastetxeetan zein Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuan eta bost lehiaketa mota bereiziko dira, kategoria guztiak adin tarte guztietan eskainiko ez badira ere: komikia, olerkia, ipuina, bertso papera eta mikroipuina.
Aurten antolatzaileek berrikuntza txiki bat sartu dute, eta mikroipuinak aurkez ditzakete 12 urtetik gorako guztiek (DBH, Batxilergoak eta zikloak), orain arte 14-18 urtekoek soilik zuten aukera hori.
Lehiaketan parte hartuko duten lanak euskaraz idatziak izango dira, originalak eta inon argitaratu gabeak. Halaber, Euskara Zerbitzuak lehiaketara aurkeztutako lanak argitaratzeko eskubidea izango du egilearen izena adieraziz. Lan hauek prentsa idatzian, ohiko argitalpen modura edota sarean eman ahal izango ditu ezagutzera.
Era berean, kategoria bakoitzeko eta lehiaketa mota bakoitzeko saritu bakarra izango da, baina aurkeztutako lanek epaimahaiaren ustez gutxieneko mailarik ez badute, sariak eman gabe gera daitezke.
Maiatzaren 23an epaia emango da eta sariak banatuko dira. Lanak honako helbide honetan aurkeztu beharko dira: Konstituzio plaza, 2 -behea-, Donostia.
Koldo Mitxelena literatura lehiaketa 1990. urtean egin zen lehengo aldiz eta geroztik urtero-urtero antolatu da.
Lehiaketan parte hartzeko oinarriak hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian