IKAS euskal pedagogia zentroak aurkeztutako tresnak euskaraz egin ohi diren hutsez ohartu eta horiek zuzentzeko baliabideak eskaintzea du helburu. Webgunean edota aplikazio bidez erabili daiteke.
Dudaken jarri diote izena euskara hobetzeko hezkuntza estilo liburu berriari. IKAS euskal pedagogia zentroak sortutako tresna digital hau gramatika saileko hainbat zalantza argitzea du helburu, hala nola: bere/haren, edo/ala, zer/zein nola erabil, etab. Halaber, euskararen ahoskeran edota laburduren eta sinboloen idazketan lagundu nahi du, “gaien arabera, fitxari behatzea aski da, baina beste batzuetan formakuntza beharrezkoa da”, argitu dute. Horretarako, formakuntza saioak ere antolatuko dituztela iragarri dute.
Proiektuaren sustatzaileek azaldu dutenez, “tresna digitalak ematen dituen gomendioak balio dute IKASen kontu ari diren idazleentzat, argitaletxeetako langileentzat, itzultzaileentzat eta zuzentzaileentzat, eta berdin euskara hobetu nahi duten euskaldun ororentzat, izan irakasle ala ikasle”. Dudaken webgunean eta aplikazio bidez erabili daiteke.
Proiektu honen sortzaileek iragarri dutenez, estilo liburua osatuz joango da, Nolaerran itzultzailearekin, Euskaltzaindiaren baliabideekin eta Berriaren estilo liburuarekin lotura eginez, besteak beste.
IkAS zentroko Aines Dufau izan da proiektuaz arduratu dena eta, berarekin batera, edukiak lantzen Beñat Oihartzabal euskaltzaina, Maia Duguine Iker zentroko kidea, Celine Mounole UPPAko irakaslea, Antton Luku euskara irakasle ohia eta IKASeko Ixabel Erremundegi aritu dira. Jean-Michel Lasausa berriz, ilustrazioez arduratu da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian