Panpin hautsien dantza dugu Idoia Hernandez ‘Hatxe’ (Errenteria, 1988) sortzaile eta piano jotzailearen bigarren lana. Baso, Drama, Ero eta Histeria izeneko kantuek osatzen dute eta musikariak berak azaldu duenez, zuzenekoetan joko dituen kantuen mostra bat da. Oraingo honetan, kantuak piano-laukotean aurkeztuko ditu taula gainean. Bibolin, bateria eta ahotsaren gehikuntzak kantuei beste kolore eta atmosfera berri bat emanez. Bi urteko lanaren fruitua da bilduma berria.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian