Tailer, hitzaldi eta erakustaldien bidez, Dantzertik bere eskolako ateak jendarteari irekiko dizkio martxoaren 6tik 7ra.
Laugarren urtea da jada, Dantzerti Euskal Herriko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak Arrakala izeneko jardunaldiak antolatzen dituela. Bilboko eskolak gai bat aukeratzen du urtero jardunaldietarako ardatz izan dadin, eta horren inguruan arte eszeniko-performatiboen profesionalak ekartzen ditu eskolako kideekin egoteko, ikasteko, dibertitzeko, jolasteko… Umorea da aurtengo ediziorako aukeratu duten gai hori, izan ere, antolatzaileen arabera, umorea faltan dugu. Horrez gain, “arrakalaren irekidura sakonaren garrantzian” sinesten dutela diote, horregatik espero dute esperientzia hau urte luzez errepikatzea. “Gure eskola pixkanaka mundura ireki nahi dugu”, adierazi due.
Tailerretan izena emateko arrakala@dantzerti.eus helbidera idatzi beharko da otsailaren 28a baino lehen. Tailer bakoitzaren prezioa 15 eurokoa izango da. Informazio gehiago hemen.
Arrakala 2020 egitaraua
Martxoak 6
19:00 Hitzaldia: El efecto cómico | Espe Lopez
21:00 Emanaldia: FreshCool | Tio Teronen Semeak
Martxoak 7
Tailerra 10:00-20:00 / Bufoiak bazterrak astintzen | Eneritz Artetxe Aranaz
Tailerra 10:00-20:00 / ¡Ay, Ya! | Macarena Recuerda Shepherd
Tailerra 10:00-14:00 / Horroreaz barre egiteko baimena | Javier Barandiaran
Tailerra 10:00-14:00 / Tránsitos de humores | Begoña Krego
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian