Kantuetan gazte, emakume eta herri honen parte izateagatik pairatzen diren hainbat zapalkuntza nabarmentzen dira. Taldeak haserrea eta kontzientzia azaleratu nahi izan ditu lanak biltzen dituen bederatzi kantuetan.
Ziztada&Rlantz 2017. urtean sortutako reggae-dub musika taldea da. Ziztada dugu abeslaria eta oinarrien ekoizlea eta Rlantz berriz, dub maker-a da. Egun hotzak izeneko diskoa argitaratu zuten aurrena, bigarrena berriz, gaur aurkeztu dute Taupaka etxearen eskutik.
“Azken argiak ikusten ditugu iluntasunean”, dio bikoak eta horixe da, hain zuzen ere, disko berrirako aukeratu duen izena. Kantuetan gazte, emakume eta herri honen parte izateagatik pairatzen diren hainbat zapalkuntza nabarmentzen dira. Taldeak haserrea eta kontzientzia azaleratu nahi izan ditu lanak biltzen dituen bederatzi abestietan.
Lan berriak transmititzen duen indarra eta haserrea zuzenekoetan ere nabarmenduko dela dio taldeak, “kontzientzia kritikoa transmititzeko aukeraz baliatuz, baseekin bat egiten duen hausnarketa sustatzeko momentua izango du publikoak, jai giroaz gozatzeaz gain”.
Marrabila Ilustrazioa arduratu da diskoaren diseinuaz, “azalaren originaltasuna eta kolorearen argitasunak itxaropena transmititzen du, marrazkilari eta margolariaren imajinazioak lagunduta, letra eta diseinuaren arteko lotura lortu du”, azaldu dute.
Taldeak duela aste batzuk Ikasi ta lan abestiaren bideoklipa aurkeztu zuen. Aurrerapen kantu gisa aukeratutako pieza honetan gazteek pairatzen duten prekarizazioaren inguruko mezuak entzun daitezke, prekarietatea ahalbidetzen duen hainbat aspektu bilduz bai letran eta baita irudietan ere. “Gazteek eta orokorrean jendarteak, bizitzan zehar, bizi behar duten egoera eta baldintza kaskarrak azaleratzen dira abestian, esklabutza paperak salatuz eta kapitalismoaren baitan gazteen duintasunaren zapalkuntza azpimarratuz. Irudietan, haserrearen transmisioa, paisaia apurtuak eta esplotazioa bermatzen duten hainbat makroenpresen irudiak ageri dira.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian