Hamalau abestiz osatutako transmedia da. Hala, musikaz gain, ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko materiala biltzen ditu lanak.
Hemen Herensugeak Daude izenpean ikusi du argia Liher taldearen lan berriak. Hamalau abestiz osatutako transmedia da honakoa. Hala, musikaz gain, ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko materiala biltzen ditu.
Kantuen gaiari dagokienez, “emakume batek nola erreakzionatuko luke gertuko norbaitek bortxatuko balu?” galdera dago lan berriaren atzean. Genero indarkeria ardatz, pieza guztiak elkarrekin amodioa, bortizkeria eta emakumearen bakardadea gai nagusi dituen fikziozko istorio bat kontatuko digute. Gainera kantuen letrekin eta ilustrazioekin liburua osatu dute.
Bestalde, rock astunaren bidetik jarraituz, taldeak apustu sendoa egin du disko berriarekin. 50 minutu pasatxo dituen lana konposatzeaz gain, grabaketa prozesu osoa Euskal Herritik kanpo egitea erabaki dute lehen aldiz. Hala, laukotea Sant Pere Molanta herriko (Bartzelona) Cal Pau estudioan eta Sant Feliu de Guixolseko (Girona) Ultramarinos Costa Brava estudioan izan da hiru astez, Borja Perez eta Santi Garciaren (The Capaces, Toundra, Za!, Standstill, La M.O.D.A.) eskuetan diskoa atondu, grabatu eta nahasten.
Aurreratu dutenez, datorren martxoaren 6an emango diote hasiera diskoaren aurkezpen birari. Hurrengo kontzertuak ikusteko hemen.
Teloia kantuaren bideoklipa
Teloia gaur aurkeztu duten diskoko aurrerapen kantua da. Sant Pere Molantako Cal Pau eta Sant Feliu de Guixolseko Ultramarinos Costa Brava estudioan grabatutakoa eta nahastuta Santi Garcia eta Borja Pérezen eskutik. Bideoklipa Nitya Lopez Saituak zuzendu du.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian