Kokein taldeak ‘Iraganaren etorkizuna’ kantuaren bideoklipa aurkeztu du
Bi kantuz osatutako single berria argitaratu du Eibarko taldeak, Lera izenpean. Iraganaren etorkizuna da lan horrek biltzen duen kantuetako bat. Maialen Belaustegi aka Dodoma artista eibartarrak ondu du pieza.
Kokein taldeak 20 urte bete ditu, eszenatokietan, eta bizi-bizirik dagoela frogatu eta ospatzeko bi kantuz osatutako single berria argitaratu zuen joan den abenduan, Lera izenpean. Iraganaren etorkizuna da lan horrek biltzen duen kantuetako bat eta orain, irudiz lagunduta, bideoklip batean aurkeztu dute. Maialen Belaustegi aka Dodoma artista eibartarrak ondu du pieza.
Bi hamarkada hauek oharkabean pasatu direla aitortu du boskoteak eta hainbeste denbora elkarrekin egoteko, proiektuarekiko duten grina eta pasioagatik izan dela azpimarratu dute. “Beste mila gauzari eskainiko ez geniokena taldeari eskaintzen diogulako, eta ez eskaini bakarrik, eman ere bai. Gure erreferentzia zena, ia guztiaren gainetik, gure lehentasuna bilakatu da. Inoiz bizi beharreko beste bizipen batzuk galdu baditugu, askotan, Kokeinengatik izan da. Eta horregatik, 20 urteak betetzen ditugun honetan, bi abesti berri prestatu ditugu. Irabazi dugun guztia ospatzeko.
1999. urtean sortu zen Kokein taldea Eibarren, aurretik bestelako musika taldeetan ibilitako musikariak batuta. Geroztik, estudioko bost grabaketa egin ditu boskoteak: Kokein (2002), Lotuta egon arren (2004), Mundu margotu berri bat (2007), Izan (2012) eta Lurpekhariä (2016). Lera da taldearen azken lana.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian