Biarritz Culture elkarteak antolatuta, euskal kultura eta sorkuntza bultzatzea du xede festibalak. Euskarazko zinema, musika, antzerkia eta dantza jasotzen ditu aurtengo egitarauak.
Martxoaren 18tik 22ra bitartean egingo da Miarritzen Bi harriz lau xori festibala. Ohi bezala, Biarritz Culture elkarteak antolatzen duen jaialdi honetan adierazpide artistiko ezberdinak izango dira: euskarazko zinema, musika, antzerkia eta dantza. Izan ere, euskal kultura eta sorkuntza bultzatzea du xede festibalak.
Aurtengo egitarauan nabarmentzekoak diren emanaldien artean daude, martxoaren 18an, arratsaldeko 18:00etan, Coliseen taularatuko den Atx Teatroaren Kaskarot antzezlana eta hurrengo egunean, hilaren 19an, 20:00etan Le Royal zinema aretoan proiektatuko den Koldo Almandoz zinemagileak zuzendutako Oreina filma. Martxoaren 20a, ostirala, jaialdiko egun nagusietako bat izango dela iragarri dute antolatzaileek. Hala, skate-parkeko aparkalekuan Balle perdue kolektiboak Gora! Un selfie au milieu des Sioux kale ikuskizuna eskainiko du arratsaldeko 19:30ean. Ondoren, Acid Arab musika taldea Atabal aretoko oholtzara igoko da.
Aurtengo edizioarekin amaitzeko, martxoaren 22an, Dantzaz Konpainiaren Basoa izeneko ikuskizuna eta horri lotuta ondu duten Basotik itsasora dokumentala ikusteko aukera egongo da, 12:00etan Plaza Berrin, eta 17:00etan Le Royal zinema aretoan, hurrenez hurren.
Informazio gehiago: ww.biarritz-culture.com
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian