Rodeo, Criatura, Peedöh, Piztupunk eta Yakovlev 42 taldeak igoko dira Mogamboko oholtzara, gaueko 21:30etik aurrera. Zintzilik Irrati libreari laguntzeko asmoz jaio zen ekimena 2014an.

Taupada Fest! jaialdiaren zazpigarren edizioa egingo dute larunbatean, hilak 14, Oreretako Mogambo aretoan. Zintzilik Irratiaren aldeko ekimena duela sei urte jaio zen eta antolatzaileen arabera, “bere xumetasunean, DIY hardcore/punk musika jaialdi bezala planteatu zen, Oreretako Zintzilik Irrati libreari laguntzeko asmoz”, hala ere, taldeen estiloa urtez urte ireki egin dela aitortu dute, “betiere konpromezudun taldeen lerroa mantenduz”.
Aurtengo egitarauari erreparatuta, bost izango dira Oreretako Mogambo aretoko oholtzara igoko diren taldeak, gaueko 21:30etik aurrera: Rodeo (Stoner Rock – Zestoa), Criatura (Post HardCore – Zaragoza), Peedöh (Raw Punk – Zarautz/Orereta), Piztupunk (Punk Rock – Gasteiz) eta Yakovlev 42 (Street Punk – Oiartzun).
Aurreko edizioetan bezala, jaialdia eta gero musikarekin jarraituko dutela iragarri dute antolatzaileek. “Janari beganoa egongo da gauean zehar indarrak berreskuratzeko, gure iruzurrezko zozketa izango dugu, Zintzilik Irratiko eta taldeen materiala salmentan, distri alternatibo ezberdinak edukiko ditugu gurekin, edari merkea eta Mogambo eta Zintzilik Irratiko jende jatorraren konpainia”.
35. urteurreneko ospakizunetan murgilduta daude Zintzilik irratiko kideak eta horrek are bereziago egiten du aurtengo Taupada Fest. Hil honetan, esaterako, Arrosa jardunaldietan ere parte hartuko dute.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian