Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea du helburu lehiaketak.
Egun jendarteak bizi duen osasun krisi egoera kontutan hartuta, Elkar argitaletxeak 12. Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketako lanak aurkezteko epea luzatu duela iragarri du. Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea helburu duen edizio berri hau urte hasieran jarri zuen abian Elkar Fundazioak.
Aurtengo honetan, Paddy Rekalderen Kaioa ipuina, Mai Egurzaren ilustrazioa eta ipuin klasikoa gaia hartu dira lehiaketaren oinarri gisa.
Parte hartzaileek ondorengoa egin beharko dute daukaten adina kontuan hartuta: txikienek, Haur Hezkuntza 4tik Lehen Hezkuntza 4ra, Rekalderen ipuina ilustratu beharko dute; koxkorragoek, Lehen Hezkuntza 5etik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 2ra, berriz, Egurzak sortutako ilustrazioan oinarrituta ipuina idatzi beharko dute; azkenik, gazteek, DBH3 eta 4ko ikasleek, komiki ala binetaren atalean, ipuin klasiko bat izango dute ardatz euren lanak sortzeko.
Urtero legez, parte hartuko duten haur eta gazteei zuzendutako sariez gain, ikastetxeei zuzendutako opari bereziak izango direla iragarri dute: alde batetik, Laboral Kutxak Basque Culinary Center-a ezagutzera eramango ditu bi ikasgela; eta Irrien Lagunen Klubak ikuskizun batekin sarituko du ikastetxe parte-hartzaileetako bat.
Informazio edo material gehiago nahi izanez gero, lehiaketaren atarian, elkar.eus-en, lehiaketa@elkar.eus helbidera idatzita edo 943 310301 telefonora deituta.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian