Koronabirusa gelditzeko hartu diren neurriei jarraituz, asko dira bertan behera gelditu diren kultur ekitaldiak. Aretoek, antzokiek… ateak itxi dituzte eta euskal antzerkigintzan bizi den egoera are kezkagarriagoa da orain. Antzerkigileen artean baina, bada egoera honi buelta eman eta zerbait desberdina egiteko aukera bat dela nabarmentzen duenik ere. Iñaki Ziarrusta Atx Teatroko zuzendaria eta aktorea da horietako bat.
Hala ere, Atx teatroarentzat martxoa eta apirila ziren urteko hilabeterik indartsuenak, baina, orain, estreinatu berri duten Kaskarot antzezlanaren hainbat emanaldi bertan behera geratu dira, baita Tomiris ikuskizunarenak ere. Martxoaren 27an, Antzerkiaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, konpainiak Donostia Antzerki Saria jaso behar zuen Zazpiak bat antzezlanarekin eta apirilean egiten den Gasteizko Zurrunbilo jaialdian ere parte hartzen du urtero. Denetara, 22tik gora emanaldi bertan behera geratu dira. Ziarrustaren arabera, “oso larria izan zen, egun bakar batean jaso genituen dei eta posta elektroniko guztietatik gehienek emanaldiak bertan behera geratzen zirela esateko ziren. Ez dakigu zer gertatuko den hori guztiarekin.”
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian