Donostiako Tabakalerak eskainiko dituen ekitaldiak zuzenean streaming bidez jarraitu ahal izango ditugu eta, orain arte egindako hitzaldi, aurkezpen eta bestelakoak kontsultagarri egongo dira.
Berrogeialdian, Tabakalerak bere izaera publikoa eta kulturaren garrantzia aldarrikatu nahi izan du eta guztiok etxean egonagatik ere, ahalik eta kultur eskaintza aberats eta zabalena eskura jartzeko ahalegina egin du. Horretarako #TabakaleraEtxean sortu dute, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eskainiko dituen ekitaldiak jarriko dizkigu zuzenean streaming bidez jarrai ditzagun eta, orain arte egindako hitzaldi, aurkezpen eta bestelakoak kontsultagarri izan ditzagun. Tabakalera, beraz, zure etxera lekualdatuko da denboraldi batez.
Egunero, “gure artxiboko eduki interesgarrienak gehituko ditugu zerrenda honetan. Zuen gustukoa izatea espero dugu eta, batez ere, laster denok Tabakaleran elkar ikusteko aukera izatea”.
Hemen duzue eskaintza osoa:
Zinea
Kontatutako zinea, “La trinchera infinita” (Jose Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregi) – EU/ES
Kontatutako zinea, “O que arde” (Oliver Laxe) – ES
Zinema solasaldiak. Víctor Erice eta Diego Costa – ES
Artea eta pentsamendua
Cybernetics of the Poor (Diedrich Diederichsen eta Oier Etxeberria) – EU/ES/EN
“Duchamp eta lana arbuiatzea” (Maurizio Lazzarato) – EU
“Kapitalismoa eta arreta: itxarotea debekatuta” (Santiago Alba Rico) – ES
“Aire del mar. Darcy Lange 1988-1994” Performancea / Mahai-ingurua – ES
Ikus-entzunezko laborategia
“Bideokliparen anatomia eta egoera” (CANADÁ ekoiztetxea) – ES
“Stop motion” (Anna Solanas eta Marc Riba) – ES
Familiak
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian