Parte hartzaileek bertsogintzari buruzko hamar galderen erantzunak asmatu beharko dituzte. Irabazleen artea, Opari kita zozketatuko dute: Abuelari edizio mugatuko olioa, Bertsozale Elkarteko USB memoria, Araba Bertso Kuadrilla arteko kamiseta eta poltsa izango dira.
Araban egun hauetan bertso eskolak, hezkuntza arautuko klaseak, epaileen arteko bilerak, gai jartzaileen bilerak, bertsozaleak asetzeko saiok, bestelako bertso saioak… normaltasunez burutuko ez direnez, Arabako Bertsozale Elkartea proposamen batekin dator:
“Berrogeialdia arintzeko beste era batean bizi dezakegu bertsolaritza, hemen duzue horretarako modu bat, Erantzuna oineangaldera jolasa proposatzen dizuegu, astean behin egiteko, bertsolaritzari buruzko ariketa eta galderekin”, diote antolatzaileek.
Parte hartu nahi dutenek lotura honetan klik egin beharko dute eta hamar galdera agertuko zaizkie, “era ezberdinetako galderak izango dira bertsogintzarekin lotuak”, azaldu du Bertsozalek. Galdera horiek erantzun ondoren, Bidali botoiari klik egin beharko zaio eta galdera guztiak asmatzen dituzten parte-hartzaileen artean “Emergentzi egoeratarako kita” zozketatuko dute. Aste honetako galderak igo dituzte jada.
Opari kitari dagokionez, Abuelari edizio mugatuko olioa, Bertsozale Elkarteko USB memoria, Araba Bertso Kuadrilla arteko kamiseta eta poltsa izango dira. Lehenengo zozketa datorren asteko astelehenean, Hilak 30, egingo dute, eguerdiko 12:00etan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian