Kantari bizkaitarrak bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du Parentesiak izenpean.
Maria Riverok Parentesiak izeneko disko berria aurkeztu du, gaur . Hilabete askoko lana izan da musikariarentzat, eta gauden egoeran gauden arren, estreinaldiaren datari eustea erabaki du.
Diskoan Miguel de la Rosa, Zuriñe Hidalgo eta Iker Lauroba musikariek ere parte hartu dute.
Diskoaren izenburuari dagokionez, Riverorentzat parentesiak informazioa gordetzeko erabiltzen diren puntuazio zeinuak dira. Azalpen zentzua duten esaldiak gordetzeko, informazioa argitu edota gehitzeko erabiltzen dira parentesiak, besteak beste. “Parentesi artean irakurtzen duguna ez da testu nagusia baina honi erreparatzen ez badiogu, kasurik egiten ez badiogu, agian ez dugu testua bere osotasunean ulertuko”. Musikariaren arabera hori da lan berriak adierazi nahi duena, “agian ez da espero duzuena izango eta ez dituzue topatuko ideia edota melodia konplexuegiak, baina disko hau entzuten ez baduzue ezin izango nauzue nire osotasunean ezagutu”.
Riverok Bilboko Taom estudioetan grabatu ditu diskoak biltzen dituen zazpi kantuak, Jagoba Ormaetxearen gidaritzapean.
Diskoa eskuratzeko edo entzuteko:
https://www.mariarivero.eus/denda-tienda;
Spotify: https://open.spotify.com/artist/4uFwcjkq9mLlj5iUAOIFOV…
Youtube: Maria Rivero Musikaria
https://www.youtube.com/channel/UC87pIrb3sTzdipvC_OWfgmQ…
Siroka, Hutsa eta Apurka taldeetan aritutako kantaria da Maria Rivero. 2017an bere ibilbide musikalari erronka berri bat jarriz bere bakarkako proiektua aurkeztu zuen, Kintsukoroi izenpean. Orain, Parentesiak izenpean, bere bakarkako lehen diskoa kaleratu du.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian