Aurtengo edizioan parte hartzekoak ziren hizlarien testuak liburu modura argitaratuko dituzte.
Martxoaren 31tik apirilaren 4ra ospatzekoa zen Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia bertan behera utzi du antolakuntzak. Gauzak horrela, Bilboko Alondegian bertan parte hartzekoak ziren hizlarien testuak liburu modura argitaratuko dituzte. “Ohiko formatuan egin behar zen, baina egungo egoeraren ondorioz, forman eta denboran banatutako proposamen bat bilakatu da.
Eider Rodriguez, Katixa Agirre, Aixa de la Cruz, Anjel Lertxundi, Aingeru Epaltza, Ainara Legardon, Xabier Erkizia, Ixiar Rozas, consonni, Txakur Gorria, Anari, Iñigo Astiz, Mari Luz Esteban, Paul B. Preciado, Ernesto Castro, Javier Goma, Max, Marta Rebon, Maite Larrauri, Cristina de la Cruz, Marta Peirano, Patrick McGrath, Alexei Yurchack, Damián Tabarovsky, Alma Guillermoprieto eta Martha Rosler ziren aurtengo edizioan parte hartu behar zuten hizlariak eta euren testuak dira, hain zuzen, argitalpenak bilduko dituenak.
Alondegia bestalde, edizio honetan aurreikusita zeuden jardueretako batzuk zentroko programazio egonkorraren eta hezkuntza-programazioaren parte izan daitezen lan egiten ari da. Gainera, aurten parte hartu behar zuten autoreekin egindako hitzorduetako batzuk hurrengo edizioan eskainiko ditu.
#AzEtxean
Bestalde, hitzaren inguruko nazioarteko topaketak presentzia nabarmena izango du Alondegiak abiatutako #AzEtxean ekimenean, koronabirusak agindutako alarma egoeran programazioarekin jarraitzeko.
Martxoaren 31tik apirilaren 5era, jaialdiari buruzko programazio berezia egingo du, aurreko urteetako ikus-entzunezko materialaren bidez.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian